Moodle-ri buruz

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle online moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Garabidean dagoen kode irekiko proiektua da eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatu nahi ditu.

Moodle doan banatzen da Software libre moduan ([Open Source]http://www.opensource.org/docs/definition_plain.html) ([GNU Lizentzia Publikoaren baitan]http://www.gnu.org/copyleft/gpl.html). Horrek esan nahi du Moodle-k egile-eskubideak (copyright)dituela, baina zeuk hainbat kontu egiteko askatasuna duzula. Moodle kopiatu, erabili eta aldatu ahal duzu baldin eta ondokoak onartzen badituzu: iturri-kodea besteri ematea, jatorrizko lizentzia eta egile-eskubideak ez aldatzea edo ezabatzea, eta lizentzia hori bera Moodle-tik eratorritako beste edozein lani aplikatzea. Irakur ezazu lizentzia eta galderarik izanez gero, jar zaitez harremanetan egile-eskubideak dituen egilearekin.