Ikastaroaren datuak inportatu

MoodleDocstik
Pedro Lonbide (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:36, 20 Azaroa 2007
(ald) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ald) | Berrikuspen berriagoa→ (ald)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu


Ikastaroaren datuak inportatu

Ikastaro bateko datuak irakasle rola dugun edo kategoria bereko beste edozein ikastarotara inporta daitezke.

Eskuragarri dauden ikastaroak agertzen diren menuan aukeratu behar dugu zein ikastarotatik inportatuko ditugun datuak. Ikastaroak bilatu aukera ere badugu.

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan datuak inportatu nahi ditugun ikastarora.
  2. Sakatu "Inportatu" estekari Kudeaketa blokean.
  3. Aukeratu zein ikastarotatik inportatu nahi ditugun datuak. Izenaren arabera bila dezakegu.
  4. Bukatzeko inportatutako ikastarora Taldeak inporta ditzakegu.

Garrantzizkoa

  • Irakasle-sortzaile (editatzeko baimenarekin) garen ikastaroak bakarrik aukera ditzakegu edo kategoria berekoak. Beste ikastaroetan editatzeko baimenik ez izateak ez dagoela inportatzeko ikastarorik adierazten du. Kudeatzaileek guneko edozein ikastaro aukera dezakete.
  • Bi ikastaroak (zaharra eta berria) aldez aurretik sortuta (ezkutuan ere egon daitezke) eta zerbitzari berean egon behar dute.
  • Ikastaro zahar bat inportatzean aukeratutako baliabide eta jarduerak bakarrik kopiatuko dira ikastaro berrira eta hala aukeratuz gero ikastaroaren fitxategiak ere bai. Ez dira kopiatuko ikastaroaren ezarpenak, gai edo astez asteko blokeen izenburuak, erabiltzaileak, erabiltzaileen jarduera-txostenak ez eta kalifikazioak ere.

Iradokizunak

  • Ikastaro baten datuak inportatzeak pausu bakarrean egiten ditu segurtasun-kopia eta ikastaroaren berreskurapena.