Blokeen baimenak
MoodleDocstik
Blokeen gaitasunak
- moodle/site:manageblocks
- moodle/my:manageblocks (1.8tik aurrera)
- moodle/tag:editblocks (1.9tik aurrera)
- moodle/block:view (1.9tik aurrera)
Blokeak bisitariei ezkutatu
Moodle 1.9
Moodle 1.9tik aurrera, moodle/block:view gaitasunak erabiltzaileek ikus ditzaketen blokeen kontrola ematen du. Ezaugarri honek bloke guztietarako balio du, baita estandarrak ez direnetarako ere.
Bloke jakin bat bisitariei ezkutatzeko:
- Ezkutatu nahi duzun blokearen goiko aldean dagoen rolak esleitzeko ikonoari (aurpegia eta maskara) sakatu.
- "Baimenak kendu" aukeran klik egin.
- Aukera ezazu bisitari-rola.
- moodle/block:view gaitasunari debekatu ezarri.
- Aldaketak gorde" butoia sakatu.
Oharra: Berez, kudeatzaileek bakarrik ken ditzake baimenak. Irakasleei baimenak kentzeko gaitasuna ezartzeko prozedura Baimenak kendu-n ikus daiteke.