Kudeaketa
Ikastaroaren Kudeaketa blokea
Kudeaketa blokeko estekak ikastaroko irakasleentzat baino ez daude erabilgarri. Ikasleek bloke honen bertsio berezia ikusten dute. Bertan, nork bere kalifikazio-libururako sarbidea du eta, ikastaroaren ezarpenetan gaituta baldin badago, agerraldien txostena ere izango dute.
Kudeaketa blokeari esker, irakasleek ikasleen matrikula kudeatu ahal dute, eta baita rolak esleitu ere. Horrez gain, Taldeak sortu eta kideak aukera ditzake, kalifikazio-liburua ikusi, eskalak sortu edo irakasleen forora sartu. Irakasleen foroa pribatua da eta ikastaroko irakasleentzat baino ez dago eskura. Helburu nagusia irakasleen arteko koordinazioa, komunikazioa eta elkarlana sustatzea da.
Ikasleek (eta gainerako irakasleek) ikastaroan sartzeko nahiz ikusteko modua alda dezakegu Ezarpenak izeneko aukeraz baliatuta.
Ikastaroa sortzeko momentuan hainbat formatu ditugu eskura.
Ikastaroaren orri nagusiko erdialdean ikastaroaren koadroak edo atalak ditugu. Horietako bakoitzaren goiko aldeko ikonoari sakatuta, atal guztiak batera ala banaka ikusiko ditugu.
Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!. (itzuli gabeko beste orri batzuk)