Inkestaren xehetasunak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Inkesta bat gaineratu edo editatzean ondorengo eremuak bete ahal ditugu:

Inkestaren izenburua

Inkestaren izen laburra da (adib. "Janari gogokoena"). Ikastaroaren orri nagusian agertuko da.

Erantzun beharreko galdera

Idatzi Inkestaren deskribapena, ikasleek erantzun beharreko galdera izan behar du. Adibidez, Zein janari duzu gogokoen?

1. aukera ~ 10. aukera

Partaideek zein aukera egin dezaketen adieraziko dugu hemen. Adibidez, "arraina", "haragia", "esnekia", e.a.

Nahi dituzunak bete ditzakezu, hau da, ez badituzu guztiak behar bete gabe utzi ditzakegu hainbat. Bete gabekoak ez dira Inkestan agertuko.

Aukera-muga

Aukera zehatz bat zenbat partaideek egin dezaketen mugatzen du ezarpen honek. Aktibatutakoan, muga jartzeko aukera ematen digu. Mugara iritsita ezin du beste inork aukera hori egin. Muga zero (0) bada, inork ezin du aukera hori egin. Desaktibatuta badago, edozein aukera egin dezakete nahi beste partaidek.


Erantzuna denbora-tarte honetara mugatu

Aukera honek partaideek aukera bat egiteko denbora-tartea ezartzen du. Bukaerarik gabeko hasiera data ipintzeko denbora luzeren buruko data bat aukeratzea besterik ez dago. Beharrezko ez baduzu, ez aukeratu laukitxo hau.

Erakusteko modua

Partaideen emaitzak erakusteko modua, bertikalean edo horizontalean, aukeratzen utziko digu. Gomendioa: Askotan, testu gutxiko aukera gutxi badugu egokia horizontala da. 5 edo 6 aukeratik gora badugu edo bakoitzaren testua bizpahiru hitzeko bada bertikalean erakustea aukeratu beharko dugu.

Emaitzak argitaratu

Partaideek inkestaren emaitzak ikusiko duten eta noiz ikusi zehazten du. Hauek dira aukerak:

  • Emaitzak ez argitaratu
  • Erantzuna eman ondoren erakutsi emaitzak ikasleari
  • Ikasleei inkesta itxi ondoren erakutsi emaitzak
  • Ikasleei beti erakutsi emaitzak

Emaitzen pribatutasuna

Inkesta anonimoa izatea ahalbidetzen du.

Inkestaren eguneratzen utzi

Bai aukeratuta, edonoiz alda dezakete partaideek egindako aukera.

Erantzun ez dutenen zutabea erakutsi

Bai aukeratuta, inkestari erantzun ez dioten partaideen zerrenda duen zutabea erakutsiko du.

Partaideek ikusteko moduan

Ikasleei baliabidea ezkutatu ahal diegu Ezkutatu aukera erabilita. Erabilgarri izan daiteke ez badugu jarduera berehala erakutsi nahi.