Inkesta gehitu
MoodleDocstik
Nola sortu inkesta bat
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
- Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Aktibatu edizioa.
- Aukeratu zein koadro edo ataletan gaineratu nahi dugun inkesta.
- Sakatu "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Inkesta".
- Bete formularioa. Edozein aukera-kopuru onar dezakegu eta aukera bat egiten dutenen kopurua mugatu. Laguntza ikonoak erabil ditzakezu. Beti duzu berriz editatzeko aukera.
- Sakatu Aldaketak gorde.
- Aurreko pausu hauek inkesta bat sortuko dute.
Garrantzizkoa
- Gomendagarria da inkesta anonimoa erabiltzea landutako edukiek pribatutasuna eskatzen dutenean.
- 5 edo 6 aukera baino gehiago badituzu edota aukeretako testua 2 edo 3 hitzeko baino luzeagoa bada hobeto ikusiko dira bertikal erakutsita, testu gutxiko aukera gutxi badago, berriz, ondo ikusiko dira horizontalean.
Iradokizunak
- Inkestaren emaitzak era errazean ikusteko aukera ematen du nork zer aukeratu duen adierazita.
- Taldearen ezaugarri edo hobespenak ezagutzeko hasierako baliabidea.
- Gaurkotasun handiko gaiei edo gai gatazkatsuen inguruan taldeak zer uste duen ezagutzeko komunikazio-baliabide egokia.
- Botazioaren antzera, aukera egiteko bitartekoa.
- Gomendagarria izan daiteke ikasleek aukera jakin bat egin duenaren izena ikustea beraien antzekoen berri izateko. Ekidin egin beharko da gai pertsonalen inguruko inkestetan.
- Inkestaren emaitza TXT eta XLS formatuetan jaitsi ahal dugu.