Ikastaro-formatuak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ikastaro-formatua esatean ikastaroaren diseinuaz ari gara. Aldatu egin daiteke Ikastaroaren kudeaketa-blokeko Ezarpenetatik.


Ikastaro-formatu estandarrak

Aste-formatua

Aste formatuaren adibidea

Ikastaroa asteka antolatzen da, eta argi daude hasiera eta bukeara-datak. Moodle-k zure ikastaroko aste bakoitzeko atal bat sortuko du. Aste bakoitzeko atalean edukia, foroak, galdetegiak... gainera ditzakezu.

AHOLKUA: Zure ikasle guztiek material berberekin aldi berean aritzea nahi baduzu, formatu egokia da hau.

Gai-formatua

Ikastaroa gaikako ataletan antolatzen da. Gai bakoitzaren atalak jarduerak ditu.

Formatu irekia

Formatu irekiaren adibidea

Formatu hau foro nagusi baten inguruan antolatzen da, foro irekia, eta hasiera-orrian agertuko da. Erabilgarria da egoera ez formaletarako. Askotan ez dira benetako ikastaroak. Moodle Lounge da formatu irekiko ikastaro baten adibidea.

Foro irekiaren orriko 'Eguneratu foro hau' botoiari sakatuta edita daiteke foro irekia. Foroaren sarrera ikastaro-orriko goiko aldean agertzen da (Moodle 1.9.5-etik aurrera).

LAMS ikastaro formatua

The Learning Activity Management System (Ikaskuntza Jarduerak Kudeatzeko Sistema) kode irekiko LMS-a da eta aukera ematen die irakasleei flash-en oinarritutako egile-ingurunea erabilita ikaskuntza-sekuentziak garatzeko. LAMS-a Moodle-rekin integratu da irakasleek Moodle ikastaro batean LAMS jarduerak garatzeko aukera izan dezaten. Ikastaro formatu honek LAMS-a bihurtzen du ikastaroaren ardatz, LAMS interfaza bakarrik erakutsita.

AHOLKUA: LAMS-a erabiltzeko interesa baduzu, ziurtatu zure kudeatzailearekin LAMS instalatuta eta konfiguratuta duela. Oso erakunde gutxik erabiltzen dute LAMS Moodle-ren funtzionalitateak bikoiztu egiten baititu.

SCORM formatua

Sharable Content Reference Model (SCORM) edukiak paketetan gordetzeko sistema estandara da. SCORM paketeak eduki eta JavaScript jarduerak dituen paketeak dira eta ikasleen kokapenaren eta puntuazioen berri bidal ditzakete Moodle-ra. Moodle-k SCORM paketeak erabil ditzake (ikusi SCORM) motako eduki gisa edo ikastaro formatu gisa.

AHOLKUA: Ikastaro oso batean erabili nahi duzun SCORM handi bat baduzu, ikastaro formatu hau aukera dezakezu eta ikasleek SCORM-a bakarrik erabili ahal izago dute eta ez Moodle-ren gainontzeko lanabesak.

Aste-formatua, CSS/taularik gabea

CSS / Taularik gabea Astekako formatuaren aldagaia da eta Astekako ikastaro-formatua erakusten du diseinurako taularik erabili gabe. Honek erraztu egiten du formatua eskuratzea baina nabigatzaile zaharrek arazoak izaten dituzte behar bezala erakusteko. Moodle 1.6-tik aurrera dago erabilgarri.

Ikastaro formatu ezestandarrak

Orri-formatua

Flexpage ere esaten zaio. Formatu hau Liburua baliabidearen oso antzekoa da Moodle ikastaro batean. Itxura bat du, ikastaro formatukoa, eta blokeak eta moduluak diseinuko hiru zutabeetako sartzea ahalbidetzen duen modulu-menua, ikastaroko edukietan nabigatzeko pestaina sistemarekin, on-line erakusten ditu baliabideak, foroak eta bestelakoak. Flexpage-ri buruzko informazio gehiago lortzeko, mesedez jo hona (Moodle ikastaro honetan zeure burua erregistratu ahal duzu). Funtzio hau MoodleRooms Moodle partner-ak garatu du.

Bestelako ikastaro formatu ezestandarrak

Badira bestelako ikastaro formatu ezestandarrak, besteak beste: Project Course Format, Weekly Tabs, Hilabetekako Formatua (Moodle 1.9-rako), Timeline course format eta Shared activities course format.

Instalatutako formatuak ezabatu nahi dituen kudeatzaileak instalaziotik formatu-plugina ezabatuta egin dezake. Hau da, moodle/course/format direktoriotik formatua duen direktorioa ezabatu. Ez duzu, ziurrenik, berezko inongo ikastaro-formaturik edo gunean erabiltzen ari diren formatuak ezabatu nahiko.

Ikusi halaber

Using Moodle-ko foro-eztabaidak: