Galdetegiaren ezaugarriak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu
  • Irakasleek galderen datu-basea sor dezakete, eta gero nahi beste galdetegitan berrerabili.
  • Galderak kategoriaka bil daitezke, eta ikastaroan bertan edo beste ikastaro batean erabil daitezke berriro (honetarako kategoria argitaratu behar da).
  • Galdetegiak automatikoki kalifikatzen dira eta galderak aldatuz gero, berriz kalifika daitezke.
  • Galdetegiek erantzuteko denbora mugatua izan dezakete, eta behin denbora hori pasatutakoan galdetgia ez egon eskura.
  • Irakasleak galdetegiari zenbat aldiz erantzun ahal zaion erabaki behar du, eta behin item-ak erantzunda, erantzun zuzenak edota iruzkinak erakustiko diren ala ez.
  • galdetegietako galderak eta erantzunak ausaz nahas daitezke eta hartara ikasleek elkarri kopiatzea ekiditen saiatu.
  • Galderak HTML lengoian sor daitezke eta nahi izanez gero, irudiak ere gaineratu.
  • Galderak kanpoko fitxategietatik inporta datezke.
  • Galdetegiei hainbat aldiz erantzun dakieke.
  • Erantzutean egindako saiakerak meta daitezke.
  • Hainbat saiotan amaitu daitezke eta erantzundako azken orritik aurrera hasi saio berria.
  • Aukera anitzeko galderak erantzun bakarrekoak nahiz erantzun anitzekoak izan daitezke.
  • Erantzun laburreko galdera sor daitezke (zenbait hitz edo esaldi idaztekoak).
  • Egia/gezurra motako galderak sor daitezke.
  • Enuntziatuak lotzeko galderak sor daitezke.
  • Ausazko galderak sor daitezke.
  • Zenbakizko galderak sor daitezke.
  • Erantzun txertatua duten galderak sor daitezke (cloze moldekoak) testu-pasarteen barruan.
  • Grafikoak edo deskribapen-testuak sor daitezke.