Editorearen ezarpenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola konfiguratu HTML editorearen botoi-barra

Pausuak

  1. Kudeatzaile gisa, joan Moodle gunearen orri nagusira.
  2. Sakatu "Ezarpenak..." "Kudeaketa" menuan.
  3. Ezarpenen orritik, sakatu "Editorearen ezarpenak".
  4. Sakatu ezkutatu nahi ditugun botoiak editorhidebuttons aukeran.
  5. Sakatu "Aldaketak gorde"

Nola aktibatu zuzentzaile ortografikoa?

Pausuak

  1. Instalatu ASPELL softwarea gure zerbitzarian. http://aspell.net/win32/ -tik deskarga dezakegu (Windows-erako) edo http://aspell.net -tik (Unix-erako).
  2. Erabili nahi diren hiztegiak. (en=ingelesa, es=gaztelera, ca=catalaniera, fr=frantsesa, eu=euskara, e.a.)
  3. Bilatu non instalatu den aspell.exe fitxategia. Adibidez "C:\Archivos de programa\Aspell\bin\aspell.exe"
  4. Editatu config.php fitxategia Moodle-ren instalazio-direktorioan eta gaineratu ondorengo lerroa komatxo bikoitzak erabilita
    • $CFG->aspellpath='"C:\Archivos de programa\Aspell\bin\aspell.exe"';
  5. Sartu gure Moodle-gunean kudeatzaile gisa.
  6. HTML Editorearen ezapen-leihotik, aukeratu "Bai" editorSpelling aukeran

Garrantzizkoa

  • Gure nabigatzailearen eguneraketa behartu behar dugu (sakatuta mantendu Larriak eta Eguenratu) instalatu orduko ikusi ahal izateko.
  • Zuzentzailea hizkuntza baten nazioartekoa ez den aukeraren batekin erabili nahi bada ondorengo fitxategiak kopiatu eta berrizendatu behar dituzu, adibidez Español-España-rako:
    • Aspell\data\es.dat -> Aspell\data\es_es.dat
    • Aspell\dict\es.rws -> Aspell\dict\es_es.rws
    • Aspell\dict\es.multi -> Aspell\dict\es_es.multi


Estekak