Foroa ikusi

MoodleDocstik
(Hemendik dator mod/forum/view)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Zeuk (irakaslea) ezar dezakezu zein formatu ikusiko duen ikasleak sarreraren ondoren Foroaren ezarpenetan foro-mota aukeratuta.

Aukerak

Eztabaida arrunt bakarra

Ikasleek zuk Fororako sarrera eremuan idatzitako testua ikusiko duzu eztabaidaren lehen mezu bezala. Azpian, bidali diren erantzunak ikusiko dituzu. Beheko adibidean, ikasleek erantzunak kalifikatu diren ere.

Ikasleak ikusten duena "Eztabaida arrunt bakarra" erako foroan

Pertsona bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du

Oinarrian aurrekoan bezala ikusiko da baina honetan 'Eztabaida berria gehitu' aukera izango da. Foroaren orri bat ikustean, sortzean 'Foroaren sarrera' eremuan idatzitako testua ikusiko duzu eta, balego, hasi diren eztabaidak.

Ikasleak zer ikusiko duen "Pertsonak bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du" erako foroan

Erabilera orokorrerako foro arrunta

Foro-mota honetan sarrera-testua aparteko eremu batean ikusiko duzu eztabaida-gunearen gainean eta bertan agertuko dira eztabaidaren izenburua (adib., foroaren izenburua), idazlea, erantzun-kopurua eta azken mezuaren data.

Ikasleak zer ikusiko duen "Erabilera orokorreko foro arrunta" erako foroan

Galdera eta Erantzuna foroa

Foro-motan honetan, ikasleek derrigorrean erantzun behar diote planteatutako galderari. Hori egindakoan beste ikaskideen erantzunak ikusi ahalko dituzte, bai eta horiei erantzun ere. Honekin lortu nahi da ikasle guztiek aukera bera izatea hasieran, orijinaltasuna eta pentsamendu autonomoa bultzatuz.

Ikasleak zer ikusiko duen "Galdera eta Erantzuna" erako foroan


Foroaren orriko goiko eskumako bazterrean In the upper right corner of the home forum screen (sarreraren gainean), irakasleak fororako harpidetzarako egin dituen aukerak ikusiko ditu ikasleak, eta gorago 'Hona joan' eremua. Honekin ikastaroko edozein gunetara joan zaitezke. Bertan dago irakasleak erabil dezakeen "Foroa eguneratu" botoia ere.