FAQ Hizkuntza

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Non ezar dezaket gunerako berezko hizkuntza?

Guneko kudeaketa > Hizkuntza > Hizkuntza ezarpenak

Nola alda dezaket Moodle-n erabiltzen den hitz edo esaldi bat?

  1. Jo hona: Kudeaketa > Hizkuntza > Hizkuntza editatu.
  2. Sakatu "Hitzak edo esaldiak editatu" estekari. Orriaren erdian dago.
  3. "Aldatu hizkuntza direktorioa" botoiari sakatu behar zaio hitzak edo esaldiak editatzeko orrian. Hizkuntza direktorio lokala, parentlanguage_local, sortuko da automatikoki moodledata/lang-en. Editatutako kateen fitxategiak direktorio honetan gordeko dira. Beharrezkoa da hau egiten dituzun aldaketak eguneratzen den hizkuntza pakete berriak desegitea ekiditeko.
  4. Aukeratu editatzeko fitxategi bat. Agian hainbat fitxategitan begiratu beharko duzu aldatu nahi duzun hitza zeinetan dagoen aurkitu arte. moodle.php fitxategiak ditu guneko esaldi komun guztiak.
  5. Aldatu hitza edo esaldia.
  6. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari. Aldatutako esaldia beste kolore batekin nabarmenduko da.


Dagoen hizkuntza-pakete bat hobetzen lagundu nahi dut. Nondik hasi behar dut?

Hizkuntza-paketea mantentzeaz arduratzen denarekin harremanetan jar zaitezke eta galdetu zertan lagun dezakezun. Begiratu https://docs.moodle.org/en/Translation_credits itzultzaileen zerrenda ikusteko. Hizkuntza-pakete bakoitzaren lehen izena da oraingo hizkuntza-paketearen mantenu arduraduna. Ez baduzu erantzunik jasotzen, bidali e-posta hona: translation@moodle.org.

Beste aukera bat zure hizkuntzak komunitatearen eztabaida-ikastarorik duen begiratzea da - begiratu http://moodle.org/course/category.php?id=3 - eta hala bada, bidali mezua foro batera.

Errorea aurkitu dut hizkuntza-pakete batean. Zeinekin jarri behar dut harremanetan?

Mesedez, jarri harremanetan hizkuntza-paketearen mantenu arduradunarekin. Begiratu https://docs.moodle.org/en/Translation_credits harreman-zehaztasunetarako.

Beste aukera bat zure hizkuntzak komunitatearen eztabaida-ikastarorik duen begiratzea da - begiratu http://moodle.org/course/category.php?id=3 - eta hala bada, bidali mezua foro batera.

Zergatik ez dira nire aldaketak gordetzen Moodle-ren hizkuntza-paketeen editorearekin editatzen badut hizkuntza-pakete bat?

Ziurrenik PHP accelerator-en eragina izango da. Saiatu desgaitzen (gehienetan, php.ini-n).

Ikusi halaber